Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 215 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 6195,09ra jaitsi da. Ostegunean 75 positibo atzeman ziren, beste 57 positibo ostiralean, 50 larunbatea eta 33 igandean. Urtarrilaren 13an positibotasun-tasa pixka bat jaitsi zen, baina gaur
Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion 20 positibo aurkitu dira (5743,24), Antzuolan 17 positibo (6478,86), 106 gehiago Aretxabaletan (6468,93), beste 177 Bergaran (7455,44), 12 Elgetan (6277,63), Eskoriatzan 73 (6166,22), 3 positibo Leintz Gatzagan (6410,26) eta 113 Oñatin (5868,50). argitaratutako datuen arabera, tasa 2000 puntu inguru jaitsi da azken lau egunetan.
Hurrengo buletina ostegunean publikatuko da.