Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, astelehenetik asteazkenera 172 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 4605,56koa da. Astelehenean 57 positibo atzeman ziren, beste 68 asteartean eta 47 asteazkenean.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Aramaion 6 positibo aurkitu dira (3716,22), Antzuolan 13 positibo (4497,48), 77 gehiago Aretxabaletan (5593,22), beste 115 Bergaran (5859,27), 7 Elgetan (4686,12), Eskoriatzan 48 (5751,89), positibo 2 Leintz Gatzagan (6837,61) eta 74 Oñatin (4316,36).
Hurrengo buletina astelehenean publikatuko da.
Lagunok, gure jarrera eta esfortzu kolektiboarekin atsekabetuta nagoela aitortu beharra daukat. Nahiz eta aurreko egunean deialdi bat egin, antza denez jendeak ez batigu kasu askorik egin. Oraingoan ere Bergarak gu baino tasa handiagoa dauka, beraz egoera honi buelta emateko, farolak miazkatu beharrean paretak miazkatzen hasi gaitezen. Baina mesedez, udaletxeko paretak saihestu, antza denez, bertan lana egiten duten zinegotziak oso txukun eta pulkroak baitira, bertan gosaltzeko esnea beharrean gel hidroalkoholikoa hartzen dute eta.