Arrasaten 17 positibo atzeman dira astelehenetik asteazkenera, eta tasa 244,54koa da

0
697

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, astelehenetik asteazkenera 17 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 244,54koa da. Astelehenean 3 positibo atzeman ziren, 7 asteartean eta beste 7 asteazkenean.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Aramaion 2 positibo aurkitu dira (743,24), Antzuolan 1 (91,79), 1 gehiago Aretxabaletan (112,99), beste 10 Bergaran (152,97), Eskoriatzan 1 (316,84) eta 5 Oñatin (130,80). Elgetan (88,42) eta Leintz Gatzagan (427,35) ez da positiborik atzeman.

Hurrengo buletina astelehenean publikatuko da.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen