Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, ostegunetik igandera arte 168 positibo berri atzeman dira Arrasaten, eta tasa 3989,67ra jaitsi da. Ostegunean 57 positibo atzeman ziren, beste 51 positibo ostiralean, 35 larunbatea eta 19 igandean.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez jaitsiera ere nabaritu da. Hala ere, Aramaion 8 positibo aurkitu dira (3513,51), Antzuolan 15 positibo (3487,84), 92 gehiago Aretxabaletan (5423,73), beste 134 Bergaran (4668,79), 10 Elgetan (4155,61), Eskoriatzan 45 (5703,14), 4 positibo Leintz Gatzagan (5982,91) eta 83 Oñatin (3732,12).