Arrasateko zinegotzi ohi Josebe Landaluze Ruiz de Alegria zendu da

0
2670

Mondragon Lingua-ko langile ere izan zen eta 2013ko martxoan zinegotzi kargua hartu zuen Bildu taldean, independiente gisa. Udaletxean ere Hezkuntza alorrean jardun zuen.

Irudia: Familia, San Felipe-Ojanguren.

Miren Josebe Jasone Landaluze Ruiz de Alegria arrasatearrak Mondragon Linguan lan egin zuen, eta duela urte gutxi erretiroa hartu zuen.

2011ko Udal-hauteskundeetako Arrasateko Bilduren zerrendako partaide izan zen, independiente bezala. Zerrendako hamabigarren hautagaia izan zen.

2013an, talde bereko zinegotzi batek kargua uztea erabaki ondoren, Josebek zinegotzi karguaren ardura hartu zuen martxoaren 5eko Osoko Bilkuran.

Udaletxean ere Hezkuntzarekin zerikusia zuten lanak bete zituen. Arrasateko EH Bildutik gaur gogoratu dute “pertsona oso-oso goxoa zela, umore ederrekoa eta beti irribartsu. Jota gaude”.

Josebe atzo Gasteizen hil zen, 68 urte zituela, eta familiak jakitera eman du agurra senitartean egingo dela. Bihar, asteartea, hartuko zaituzte San Felipe Tanatorioan (Ignazio Zuloaga kalea, 2) goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Doluminak familiari eta gertukoei, lurrak goxo har zaitzala Josebe.

Erlazionatutako edukia:

Lurrak goxo har zaitzala: Josebe Landaluze Ruiz de Alegria

Obituarioa osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen