Arrasateko zikloturistek urteko 1. irteera ospatuko dute domekan

0
589
zikloturistak

Testua eta argazkiak: Debagoiena Txirrindularitza Kluba

Debagoiena Txirrindularitza Klubeko zikloturistok datorren martxoaren 1ean, igandea, urteko 1. irteera ostapuko dugu.

Irteera, goizeko 10etan, lokal parean izango da. Agertzen direnei argazki pare bat atera ondoren, Arlaban igo, ama birjinari lora-sorta eskaini eta, bertan, beste pare bat argazki atera ondoren, berriro itzuliko gara.

Bukatzeko, urteari hasiera ona emateko asmoz, Garagartzako elkartean luntxa izango dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen