Arlaban mendatea bizikletan igo dute, eta ama-birjinari lore eskaintza egin diote. Ibilbidea osatu ondoren, luntxa ospatu dute Garagartzako Leze-txiki elkartean.
Argazkiak: Debagoiena Txirrindularitza Kluba
Arrasateko zikloturistak gaur goizerako hitzordua egina zuten, eta hala elkarrekin Arlaban mendatea igo dute, ondoren Dorletako ama-birjinari lore sorta eskaintza egiteko.
2020ko lehen irteera amaitu ondoren, Garagartzara bertaratu dira eta Leze-txiki elkartean merezitako luntxa ospatu dute. Ekitaldiko talde argazkiak ere egin dituzte.
