Arrasateko zenbait atleta Parte-hartze libreko probetan aritu dira

0
227

Parte-hartze libreko probak egin dira aurreko asteburuan Donostiako Anoetako pista estalietan.

Argazkia: Arrasate Atletiko, artxibokoa.

Malen Ruiz de Azuak 4’15 metroko jauzia egin zuen, eta Istar Dapena Vega 4’65 metrokoarekin hirutan saiatu zen.

“Euren entrenatzailea Jonathanek esan du pertika berriak probatzen ari direla eta horietara egokitzen kostatzen ari zaiela”. Animo biei!

60 metroetan 18 urtez azpiko Mikel Agirrek 7:29ko marka egin zuen, marka “ona da luzera jauzilaria baita”.

Datorren igandean, abenduak 27, luzera jauziko probak izango dira, eta hiru atletek parte hartuko dute: 23 urtez azpiko Eneko, 20 urtez azpiko Alex eta 18 urtez azpiko Mikel. Aupa hirukote!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen