Arrasateko Zaintza Sare Herritarra bihartik (astelehena) aurrera martxan jarriko da

0
1703

Sortutako egoera arintzeko, bereziki arrisku handiena duten edo premia bereziak dituzten herritarren zaintza beharrei erantzuteko bolondres sare herritarra antolatu dute. Horretarako bi telefono zenbaki jarri dituzte.

Testua: Arrasateko Zaintza Sare Herritarrak.

Koronabirusaren hedapena gelditzeko, etxetik ez ateratzeko agindua eman dute!!

Egoera honek sortutako krisiak zerbitzu publikoek kudeatuko ez dituzten zaintza beharrak eragin ditu. Honen aurrean bereziki arrisku handiena duten edo premia bereziak dituzten herritarren zaintza beharrei erantzuteko bolondres sare herritarra antolatu dugu.

Ekimen herritar honen bidez, arduraz, auzolanean eta elkartasunez behar hauek dituzten pertsonei erantzuten saiatuko gara:

– ELIKAGAI ETA MEDIKAMENTUEN EROSKETA: Adindua bazara, bakarrik bizi bazara, gaixotasun kroniko bat baldin baduzu,… edo zure egoerak etxetik irteten uzten ez badizu.

– HAURREN ZAINTZA ETA/EDO ESKOLAKA LANAK : Osasungintzan edo zaintza eremuan lan egiten baduzu, haurren zaintza zure enpleguarekin bateraezina bada edo haurren eskolako lanak bideratzen laguntza behar baduzu.

Arrisku taldeko kide bazara edo zaintzarako premia bereziak baldin badituzu: deitu astelehenetik aurrera telefono hauetako batera 9:00etatik 19:00etara:

– Erosketa zerbitzua: 697972222

– Haurren zaintza: 602641990 (igandean haurren zaintzarako beharrak emailez jasoko dira: haurrenzaintzaarrasate@gmail.com)

Momentu oro osasun langileen irizpideak zorrotz jarraituko ditugu.

Komunitatearen elkarlanak eta gure arteko zaintzak bakarrik eman diezaioke aterabidea egoera honi.

Animo eta zaindu dezagun elkar!

Laguntza hauen beharrik ez duen herritarra baldin bazara:

– Eman lehentasuna inguruan dituzun pertsonak zaintzeari

– Lagundu mezu hau beharra izan dezaketen ezezagunengana iristeko lanean.

Bolondres moduan parte hartzeko prest baldin bazaude, bete honako formulario hau eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Hemen duzue lotura: https://forms.gle/pXanzUWZXAUUZ9V98

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen