Arrasateko Udaleko Obra, Zerbitzu eta Mantentze batzordearen azalpen-oharra herriko zuhaitzen egoerari buruz

1
384

Udal zerbitzu teknikoek 2019. urteari dagokion azterlan bat dute, “Cespa, Arrasate Jardines” izeneko enpresak idatzia, udalerriko hainbat zuhaitzen egoerari buruz.

Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostenak jasotzen duenez, “Cespa, Arrasate Jardines” enpresak zuhaitzen egoerari buruzko urteko txostena aurkezteko betebeharra du.

Aurkeztutako azken txostenean, 21 eremutako hainbat zuhaitzen egoera aztertu da, eta zuhaitzak, haien egitura, ezaugarriak eta horietako bakoitzerako proposamenak deskribatu dira. Horietan, deuseztapenak eta/edo inausketa bereziak proposatzen dira, segurtasun-irizpideak kontuan hartuta.

Txostena gaian adituak direnek egin dute, eta Santa Barbarako sarreran haritza kentzea proposatu da, zati batean ustelduta eta barrutik hutsik dagoelako, eta segurtasunaren ikuspegitik arrisku handia dakarrelako. EH Bilduk eskatuta, “Kimu bat” enpresari bigarren azterketa/kontraste bat eskatu zaio, eta hark argudiatu du, zuhaitzaren egoera ikusita, zati batean ustela eta barrutik hutsa, Cesparen iritzi berekoa dela.

Azkenik, Obra, Zerbitzu eta Mantentze Batzordean aurkeztutako erabakia zuhaitz hori kentzea izan da, adierazitako arrazoiengatik.

Hori guztia kontuan hartuta, Udal Gobernutik ez gatoz bat EH Bilduk Santa Barbarako haritza ez mozteko egindako eskaera publikoarekin, are gehiago alderdi horrek proposatzen duelako, aldi berean, karpinus betulus zuhaitz bat, tamaina handikoa eta oinarrizko adarkadura egokia duena, 7 metrotik gorako kopa eta 11-12 metroko altueraduna, kentzea Kontzezino kalean, garapen on, orekatu eta erregularra duenean.

Udal Gobernutik eta Obra, Zerbitzu eta Mantentze Batzordeko lehendakaritzatik gure haserrea adierazi nahi dugu EH Bilduk gai honetan erakutsi duen zorroztasun faltagatik, seriotasun eskasagatik eta arbitrariotasunagatik: adituentzat arriskutsua den zuhaitz bat mantentzea eskatzen du, egoera txarrean dagoenean, eta, aldi berean, zuhaitz orekatu eta garapen onekoa ezabatzea eskatu nahi dugu.

Iruzkin 1

  1. Bildu ta EAJ, herritarrek nola hartuko zaituzte seriotasunez beti umekeriatan ibiliz?
    Azken hilabeteetan hemen zabiltzate batak besteari tontokeriak esaten. Argi dago ez duzuela herriarengan pentsatzen baizik eta alderdi interesetan baino. Pena bat, ea heldutzen zareten.
    Okerrena ez dela alternatibarik ikusten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen