Arrasateko Udalaren argibideak Alde Zaharreko Zuntz Optikoaren proiektuaren inguruan

0
799

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak honako argibideak eman ditu Alde Zaharreko Zuntz Optikoaren proiektuaren inguruan:

  1. 2021eko maiatzaren 21ean Udalak eskutitza banatu zuen Alde Zaharreko atarteetan zuntzaren instalazioaren harira MAS MOVIL enpresarekin hitzartutako akordioaren berri eman eta lanen nondik norakoak adieraziz: Udalak bere gain hartuko du instalakuntza lurperatzearen kostua, baina zuntza atarietan eta etxebizitzetan sartu beharko denez, beharrezkoa da etxebizitza bloke bakoitzeko auzotarren komunitateak lan horiek baimentzea. Baimenen inguruan hauek dira azken datuak (zerrenda atxikita):
  • Baimena sinatuta eta aurkeztuta daukaten atarteak: 82
  • Baimena sinatu ez duten atarteak: 86
  1. Arrasateko Udalak bilera bat deitu zuen uztailean Zuntza2021 plataformarekin, baina bertako kideek ezin izan zuten bilerara etorri.
  2. Zuntz optikoa eraikin guztietara  hornitu ahal izateko hainbat esparrutan banatu da Alde Zaharra. Hornidura zatika egiteko arrazoia honakoa da: behin lanak eginda zuntza segituan kontratatu eta martxan ipini ahal izatea. Esparru horien arabera, orain arte jasotako baimenak kontuan hartuz, ez dago esparru bat ere ez erabat baimenduta dagoenik.
  3. Udalak, alkatea eta auzo-alkatea buru, hainbat bilera egin ditu instalakuntza burutu behar duen ZENER enpresarekin zonaldea aztertu eta lanen hasiera antolatzeko. Urrian ekingo zaie lanei.
  4. Bitarte horretan, baimena sinatu ez duten atariak atxikitzeko lanean jarraituko du Udalak, ahalik eta Alde Zaharreko herritar gehienei zuntza eskaini ahal izateko.
  5. Udalak gogorarazi du zuntza Alde Zaharrera eraman eta atarietan instalakuntza egitea bere gain hartuko duela lehen deialdi honetan. Aurrerago atxikitzea erabakitzen duten atariek, kaletik etxera bitarteko instalakuntza bere gain hartu beharko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen