Aste hontan Arrasateko Udalak bandoa zabaldu du herriko tabernetan, terrazen inguruko irizpideak ezagutzera emanez. Bandoak honakoa dio:
Alarma egoera. Terrazak irekitzeko irizpideak:
- Terrazak ireki daitezke %50eko mugarekin eta beti ere Arrasateko Udaleko hirigintza sailak terrazarako emandako baimenaren arabera. Terraza irekiera-itxiera orduak baimenak ezarritakoak izango dira eta gehienez ere ordu mga 23.00 izango da.
- Mahaien arteko gutxienez 2 metroko distantzia fisikoa gorde behar da beti. Mahaiak jarri behar dira mahai bateko eta besteko aulkien bizkarraldeen arteko distantzia gutxienez 2 metrokoa izateko moduan.
- Terrazetan jendea elkartu daiteke, edariak eta janaria kontsumitzeko, gehenez ere hamar pertsona mahai edo mahai-talde bakoitzeko.
- Ezin dira bezeroak barran zerbitzatu, zerbitzua mahaian bertan egin beharra dago. Ezin dira ireki zerbitzu zonaldeak ezta balda edo bankuak ezarri kanpoaldean.
- Mahai-aulkietan eserita dauden bezeroei bakarrik zerbitzatu ahal zaie. Ez da posible bezeroak ztik terraza inguruan egotea, pilaketak ekidin behar dira.
- Terraza-zerbitzuan beti higiene edota prebentzio neurriak bete behar dira, baita langileentzako higiene edota prebentzio neurriak ere.
Garbitasuna
Bezero batetik bestera, terrazako ekipamendua garbitu eta desinfektatuko da.
Autozerbitzuko produktuak kenduko dira (ezpain zapitakoak, ozpin ontziak). Gomendatzen da karta ahotsez esatea, teknologia erabiltzea, arbelak, kartelak. Konponbide hoertako bat ere ezinezkoa bada, eskaintzea Gastronomikoa erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatuko da.
Kobrantza
Mugikorrez edo txartelez ordaintzea sustatuko da. Datafonoa eta saltokiko terminala desinfektatu behar dira erabili ostean. Baita boligrafoa era beharrezkoa bada eragiketan sinatzeko.
Bitarteko elektronikoen bitartez ordaindu ezin bada gomendatzen da esku-dirutan egindako kobrantzak langile bakar batek egitea, euskarriren bat erabiliz (erretilua, ontzia edo antzekoa) inor/ezer kutsatu ez dadin.
Dirua erabili ondoren eta hurrengo transakzioa hasi aurretik, eskuak desinfektatu behar dira.
Komunak
Komunak banaka erabiliko dira gehienez, saibi eta pertsonak laguntza behar badu. Komunak egunean 6 aldiz garbituko dira gutxienez. Komunetako sartu-iretenetarako joan etorri kontrolatu bat ezarriko da.
Bezeroek edo/eta langileek erabiltzen dituzten komunek xaboi desinfektatzaileko banagailuak lehortzeko papera edo/eta gel desinfektatzailea izan behar dituzte gutxienez.
Zaborrontziek eskuz ez irekitzeko eragingailua eta, barruan, poltsa izan behar dute. Erakundeak kontsumigarriak berrezarriko dituela bermatu behar du (xaboi desinfektatzailea, paperezko eskuhoialak, etab)