Arrasateko Udalak San Juan eguneko entzierroan gertatutako jende pilaketen harira

19
3429

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

Honakoa adierazi nahi du:

  • Pertsona baten erorketak jende pilaketak sortzea eragin du.
  • Irudiak deigarriak badira ere, ez da larritasunezko zauriturik izan.
  • Herritarrei hurrengo egunetako entzierroetan arduraz jokatzeko eskatzen zaie.
  • Zezen-plazak eta entzierroaren ibilbideak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Sailaren ikuskapena gainditu dute.

Arrasateko Udalak San Juan jai zoriontsuak opa dizkie herritar guztiei.

19 IRUZKIN

  1. Lotsagarria da udal honen jarrera. Segurtasunak kale egin du, udaltzaingoak bere lana ez du ondo egin eta errua gazteena? Argazkitan ateratzeko griña hori gauzak txarto egiten direnean non gelditzen da? Arduragabe hutsak zarete. Zorionez ez da gertatu ezer baina hor laguntzen gazteak bakarrik zeuden. Lotsagarria. Herritarren segurtasunaren ardura zuena da eta punto

  2. Chapuza utza. udaltzainak laguntzen ? Mesedez hori oso arriskutsuak dirá eurentzat, iazko santa barbarako campetan egiten ziren boteilloiak bezala. Segurtasuna ez zegoela eta hobe zela es ekisitzea eta horrela dena. Nere caldera hau da, zer egiten dute gure udaletxeko segurtasun anrduradunek??auto berrien rodajea planifikatu eta superbisatu. LOTXAGARRIA. ETA HORRELA URRENA ARTE.

  3. Atzo Udalak Errementari dantzai, Etb bidez hauteskundeei begira, eskainitako mimo, dedikazio eta errekurtsuen hamarren batekin gaurko ia tragedia ez zan gertatuko. Besterik ez.

  4. Aluzinantia pentsatzen jat komunikatua. Erruduna, erorikoa izan duen neska izan da. Guk dena ongi egin dugu . Ez da ezer pasatu bera disfrutatu jaiez eta ez gaitzazue molestatu gehiago… uau…hau nibela…

  5. Guztiz Ados Libe!!! Lotsagarria….ez da ezer larririk gertatu eta listo!!! Kasualitatea….bertan egon garenok eta bizi izan duguna ez datorrela bat…. ahaztezina!!! Onartezina

  6. Errua da Udaletxiana gaztiak mozkortuta jutia entzierrura? Ai ene argi dau Ezker Abertzalia hasi dala kanpañan.

    • Ez errua da Udaletxiana ze eurek jarri bihar daue neurriak hau ez gerta dadin. Baiña zu segitxu baloiak kanpora botatzen ta gaztiei kulpia botatzen Ereñu Parranderu.

  7. Ereño, udaletxiak antolatutako ekitaldia bada, udaletxia da arduradun gertarzen danaz!
    Baita segurtasuna bermatzea eta egoera onean ez dauen jendia, entzierroa hasi aurretik, bertatik ataratzia.
    Utzi zinismoa eta pentsaizu buruaz beingoz!

  8. Udalaren idatzia benetan penagarria, gertatutakoan ardura zuzena dauka eta ez ikusteana egiten du. Bestalde herritar mozkortien jarrera zentimo ziztrin batzuk aurrrztearren ere, lotsagabea.
    Holako ekitaldiak egin nahi badira, beste neurri batzuk hartu beharko lirateke, baina hau holan balitz, inork ez diezaiola horri jazarpen poliziala deitu, desgraziak sortu ez daitezen neurriak hartzea baizik..

  9. Ereño mozkor badaz ez utzi sartzen…hau da munipen lana?
    Komunikatu merke ta aurrera….
    Zerbait gertatu ezkero zer?
    Eskuak garbitzen duzue denarekin
    En fin zure segurtasun modeloa

  10. Horrelako ikuskizun arriskutsu baten aurrean ezer gutxi egin daiteke,arriskua betik egongo da or,orain arte ezer larria ez bada gertatu suerte hutsagatik izan da,ez alkate batek ala bestela gauzak hobeto egin dituelako.
    Etorkizunean tragediarik gertatu aurretik,ekintza hau San Juan jaien egitarautik kentzea eskatuko nuke herritar moduan.
    Tradizioa mantendu nahi badute aukera bat izan daiteke bigantxak zezen plazan solte uztea lasai asko ta berauek ikusi nahi dutenak harmailetan ikusteko patxadaz ta animaliak errespetatuz.
    Bada ordua gizarte bezala aurreratzen hasteko!

  11. Akaso gezurra da zezenetan ibiltzen dan jende gehixena mozkortuta doiela? Ta ikusten da Ezker Abertzaliak euren bigotetik urrunau e, dauela ikusten ezebez.

    • Arrasaten zorionez 2 alderdi eta ideologia baino gehiago daude, eta atzokoaren harira pertsona askok eduki dezakete kontrakotasuna, beraien ikuspegi politikoa bat, bestea, edo hurrengoa izan. Kanpainan dagoena zu zara, Ereño. Beti zaude kanpainan, beti Ezker Abertzalearekin eta orain dela hamarkada batzuk alkate izan zen batekin obsesionatuta, zuen hutsuneak estaltzeko. 2022. urtean gaude. Atera zure lubakitik.

  12. Nun zauzen udaltzaingoak?nora begira??zelan iñobezek ez dau aurrez ikusi gazte larrei zauziela sartzeko itxoiten, barruen nor zauen laguntzeko???lotsagarrixa izen da!!!
    Saindu gure gaztiak eta ez bota baloiak kanpora mesedez.

  13. Akaso gezurra da udalaren ardura dala entzierroko segurtasuna bermatzia?
    Akaso udalak ez dau ondo aurreikusi entzierroak euki leiken arriskuak?
    Argi geratu da gaur aurreikuspen gutxi auki dauela udal gobernuak…ez da inoren bigotetik urrunau ikusi biher…eta norbaitek kale iten dauenien, errekonozidu ta lan einbiher dau berriz gertau ez daixen eta ez beti bezela baloiak kanpora bota!

  14. Ez nator bat esaten denean ez dela ezer gertatu, batzuk ospitalean bukatu dute eta eragin psikologikoak ere hor daude, ez bakarrik tranpatu diren gazteenak ikusleek ere oso txarto pasa dugu
    Iturriotzen barrera bat jausi da eta ia zezen bat irten da kalerutz
    Herri honen burua alkatea da eta segurtasuna bermatzea berari dagokio. Hemen ez bota errua betse batzuei horretan expertoak zarete eta
    Eta ez zait inporta zen den alkate, udalak eeantzukizunak ditu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen