Arrasateko Udalak martxan jarri du Covid-19ra egokitutako 2020 Udal Enplegu Plana

1
770

665.328,37€-ko aurrekontua du Planak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzazioa du. Udalak Lanbideri 402.730 euroko diru-laguntza eskaera luzatu dio

Arrasateko Udalak martxan jarri duen Covid-19ra egokitutako 2020 Udal Enplegu Plana aurkeztu du. 665.328,37€-ko aurrekontua du eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzazioa du. Udalak Lanbideri 402.730 euroko diru-laguntza eskaera luzatu dio.

8 lerroz dago osatua plana: Udalak herriko langabeak kontratatzea interes publikoa duten proiektuak garatzeko (417.828,37 €); Arrasateko Enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak (87.500 €); Titulatu berrien laneratzerako ekimenak (7.000 €); Enpresa berrien sorkuntzarako diru laguntzak (35.000 €); Langabeentzako ikasteko diru laguntzak (30.000 €); Ekonomia suspertzeko ekitaldiak, enplegu azoka (15.000 €); Ekintzailetzaren sustapena (23.000 €); eta lanerako prestakuntza (50.000 €).

Covid-19aren pandemiak sortutako behar berezietarako proiektu bat jarri da abian:  garbitzaileak, ikastetxe eta eraikin publikoetako COVID-19k sortutako garbiketa behar bereziei erantzuteko. Pandemiagatik langabezian geratu diren pertsonak kolektibo berezi moduan hartuko dira kontuan, Lanbideren bitartez.

Programa honen bidez 28 kontratu egingo dira

  • Herritarren laguntzaileen lan taldea:  berria da lan talde hau; 8 lagunez osatuta; Udaltzaingoaren ardurapean egingo dute lan.
  • Eraikinetako garbitzaileen lan taldea:  berria da lan talde hau; 5 lagunez osatuta, eraikinen garbiketa langileekin batera arituko dira, Udal eraikinen garbiketa bereziak egiteko COVID 19 pandemiak sortutako behar berriei erantzuteko.   
  • Lorazaintzako peoien lan taldea:  iaz 1 kontratatu zen; aurten 4ko taldea osatu nahi da; lorategi publikoen mantenuko langileekin batera arituko dira.
  • Baso eta erreka mantenuko lan taldea:  ohiko lan taldea 4 lagunez osatu da; aurten, 7 laguneko taldea (6 peoi eta talde buru 1). 
  • Pintoreen lan taldea:  iaz 2 kontratatu ziren; aurten 4ko taldea osatu nahi da.

2020ko Gazteen  Enplegua Sustatzeko deialdia

Programa honen bitartez 2 kontratu egingo dira: Turismo teknikaria eta Euskaltegiko Moodle plataformako kudeatzailea. 

Ezinbestekoa da 16 eta 30 urte bitarteko adina edukitzea, langabezian egotea, Lanbiden inskribatuta eta Gazte Bermeko Sisteman inskribatuta egotea. Gutxi barru iragarriko dira deialdiak www.arrasate.eus -en; 2020ko azaroaren 28a baino lehen hasi behar dira. 

Diru laguntzen deialdiak jada zabalik daude eta 2020ko abenduaren 31a bitarte eska daitezke Udalean bertan BAZen edo www.arrasate.eus -en.

Arrasaten: 3,71 puntu egin du gora langabeziak pandemiaren ondorioz, iazko irailetik ona 376 langabe gehiago daude,  guztira 1.442 pertsona, %14,08.

Erakunde desberdinekin kolaborazioak sustatu dira, enpleguan eta garapen ekonomikoan eragiteko, aipagarrienak hauek: Garaia PT, ekintzailetza bultzatzeko, eta enpresen arteko harremanak ehuntzeko; Saiolan, ekintzailetza eta enpresa proiektu berrien sustapenean kolaboratzeko; D2030,  eskualdeko garapeneko estrategiak aztertzeko; Alecop,  langabeak laneratzen laguntzeko proiektuak; Mondragon Unibertsitatea,  titulatuen ekintzailetza sustatzeko; Emaus Fundazioa, bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako lanerako prestakuntza eskaintza bideratzeko; Gureak Taldea,  Pauso Berriak programarekin kolaborazioa, desgaitasun intelektuala daukaten pertsonen gizarteratzea, lan eremu arruntetan lana eginez; Caritas, Arbigara egitasmoa, lehen sektorean lanpostuak sortzeko helburua; edota Lanbide Heziketa Zentroak,  langabeentzako lanerako prestakuntza eskaintza merkatuko beharretara egokitzeko.

Iruzkin 1

  1. Kezkagarria benetan! 1442 langabe eta hau da gure “plana”? Eta horretaz gain, 28 pertsona kontratatzeak ez du etorkizunean ezer bermatzen, momentuko irtenbide bat da pertsona horientzako (1442tik 28 langabetuen %1,9 da) eta ondo ulertu badut lanbidek laguntza emango dion baldintzatuta dago, hau da Lanbidek ez badu diru laguntza ematea onartzen, hori ere ez! Aurrekontua 263.000€koa litzateke. Ez dakit ba ondo ote ari garen….

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen