Testua: PSE-EE.
Victor Fuentes (PSE-EE), Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzo zinegotziak iragarri duenez, Arrasateko Udalak kale-argiak LED teknologiara aldatzen jarraituko du; izan ere, hamaika puntutan egingo da, energia eta ekonomia aurreztea eta emisioak murriztea bultzatuz. Udaleko brigadak faroletako argiak aldatuko ditu azarotik aurrera.
Fuentesek, ohar batean azaldu duenez, Udalak 112 argi-puntu aldatuko ditu hilabete barru, eta horretarako 69.471,53 euro (BEZ barne) inbertituko ditu. Kale-argiak Galizia kalean, Santa Teresan, Zigarrola kiroldegiko aparkalekuan, Elkano kalean, Kataide eta Pesa poligonoan, Nao Santiago kalean, Oñati kalean, IFAM eremuan, Salbamendu gunean eta Santa Marina kalean aldatuko dira.
Egun, Arrasatek 4.500 kale-argi ditu, eta Udala LED teknologiara aldatzen ari da 2014tik. 2.680 farola aldatu dira guztira, hots, udalerriko instalazio elektrikoen %60. “Neurri honekin herriko argiak modernizatzen ari gara, modu ekologikoan, kalitate handiagoko kale-argiekin eta mantentze-kosturik txikienarekin. “LEDen bidez, energia-gastua %70era jaisten da, kontsumo beherapenari esker, eta ia ez du mantentze-lanik”, adierazi du.
Kaleko argiak aldatzeak inbertsio “garestia” dela onartu du Fuentesek. Hala ere, “lortzen ditugun onurak aztertuz gero, merezi duen gastua da”. Izan ere, Led teknologiari esker, urtean 18.265 euro aurreztea aurreikusten da. Horri gehitu behar zaio atmosferara 34,80 tona CO2 isurtzea eragin dezakeen ingurumen-onura. Gainera, argi horien urteko kontsumoa murrizteak amortizazio azkarra ahalbidetzen duela esan du. Hasiera batean ez dela lau urtera iristen (3,8 urte) amortizazioa, eta diru-laguntza bat lortuz gero, urtebetean lortuko genuke.
“Udal arduratsua gara, eta gure helburua da kutsadura gutxiago duen eta jasangarriagoa den Arrasate bat eraikitzeko konpromisoa betetzea”, esan du zinegotzi sozialistak, zeinak lanean jarraituko duela “Arrasateko faroletako argi guztiak Led teknologiarekin aldatzeko helburua bete nahi baitu. Horrela, ingurumen-agenda berde baten konpromisoa betetzea lortzeko.”
Azkenik, gehitu du, “oraingoan ere, argi berriak erosteko, Energiaren Euskal Erakundeari (EEE) diru-laguntza bat eskatuko zaiola, bai eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsari (EGEF) ere bai. Azken diru-laguntza hori toki-erakundeei ematen zaie karbono gutxiko ekonomiara igaro ditzaten.”