Arrasateko Udalak honakoa adierazi du Arrasateko Ostalaritza Elkarteak egindako adierazpenen aurrean

3
2106

Testua: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak honakoa adierazi nahi du Arrasateko Ostalaritza Elkarteak egindako adierazpenen aurrean: 

Arrasateko Udalak ostalaritzarengan Covid-19ak eragindako kalteak arindu eta laguntzeko hainbat neurri hartu ditu pandemia egoera abiatu zenetik, guztira, 392.853 euro inbertituz. 

  1. DIRU-LAGUNTZA ZUZENAK: 201.600€-ko diru laguntza zuzena jaso dute Arrasateko Ostalariek. 98 establezimenduk burutu dute eskaera eta 94 izan dira onartuak. Onartu-gabeko 4etatik 3k baldintzak ez dituzte betetzen eta 1ek Udalarekin eguneratu gabeko finantza egoera du. Laguntza hilabete bitan eman da, itxita egondako hilabete biei dagokiena (2020ko azaroa eta abendua). 2.000 eta 2.800euro arteko laguntzak jaso ditu taberna bakoitzak. Datu hauek publikoak dira eta www.arrasate.eus gardentasun atarian dago ikusgai establezimendu bakoitzak jasotako laguntza. 
  1. URA ETA ZABORRA: Eusko Jaurlaritzak dekretuz aginduta derrigorrezko establezimendu itxieragatik, ur eta zabor tasan hobariak ezarri zituen Udalak: 2020ko lehen sei hilean ura eta zaborra; azken hiruhilekoaren ur tasaren zati finkoa ez zen kobratu (urrikoa, azarokoa eta abendukoa), eta zaborraren tasari dagokionez, 2020ko azken bi hilabeteei dagokien tasa ere ez zen kobratu (azarokoa eta abendukoa); derrigorrezko itxiera epeari zegozkionak hain zuzen ere. Orain ordea, Eusko Jaurlaritzaren dekretuz derrigorrezko itxierarik ez dagoenez, legalki ez da posible hobari horiek aplikatzea ordenantzetan aldaketak egin gabe. Horrela, ostalarien ordezkariei Udalarekin izan zuten bileran adierazi zitzaien aldaketa osoko bilkuratik pasa beharra zegoela aurrez eta jada, apirilaren 15ko osoko bilkurarako gai ordenean sartu da dagokion aldaketa Udalak eurekin harturiko konpromisoari jarraiki. Honakoak dira orain arteko laguntzen zenbatekoak: 
  • Zabor tasetan hobariak: 48.000 euro
  • Ur tasetan hobariak: 15.000 euro

2021eko bigarren seihilekoan Udalak ez ditu kobratuko aipatutako tasak. Ostalariei 36.000 eurotako aurrezpena suposatuko die. 

  1. TERRAZATEKO INBERTSIOENTZAT LAGUNTZAK: Covid-19ak negozioak segurtasun eta prebentzio neurri berrietara egokitzea ekarri du(toldoak, itzalkinak, jaimak, manparak, altzariak, berogailuak…. Inbertsio horiek laguntzeko Udalak laguntza lerroa jarri zuen abian 2020an. Lehen deialdia 2020ko azaroan kaleratu zen eta 2021eko otsailean bigarrena. Laguntzak gehienez establezimendu bakoitzarentzat 2.000€ egiten duten inbertsio guztiaren %25. Guztira, 23 establezimenduk aurkeztu dute eskaera oraingoz eta Udalak bideratu dituen laguntzak oraingoz izan dira guztira 26.246,27€.  
  1. BABES NEURRIAK LAGUNTZA: Bestalde, Covid-19aren aurrean babes neurrien erosketa babesteko laguntza deialdia kaleratu zuen ere Udalak ( gelak, musukoak, etab. )  Guztira 71 establezimenduk (ostalaritza eta merkataritza) aurkeztu zuten eskaera eta Udalak 19.507€ bideratu zituen laguntzetan.
  1. TERRAZAK: Covid-19aren aurrean ostalaritzarentzako garrantzitsu direla jakitun, Udalak herritarren segurtasuna bermatu eta ostalariek beren lana burutzeko aukera eskaintze aldera, terrazen gaineko tasan hobariak onartu zituen %50 (dagoeneko terrazak jartzea eskatu duten ostalariek tasetan izan duten  %50ko hobaria  17.800 eurotakoa da), ordutegiak zabaldu ziren terrazen irekiera aurreratuz eta terrazen azalera handitzea ere ahalbideratu zen, inolako kostu gehigarririk gabe. Gainera, erraztasunak eman ditu terrazak handitzeko edota aparkaleku publikoak erabiltzeko terraza zerbitzua emateko. 

2021ean zehar, terrazak jartzeko 85 eskaera jaso dira. 81 eskaerari baiezko erantzuna eman die Arrasateko Udalak. Falta diren lau eskaeretatik bi eskaera aztertzeko daude, beste bat ezin izan da eman ostalariak Udalarekin finantza gai ugari eguneratu gabe dituelako eta laugarrenak eskatzen zuen terrazaren handitze planteamenduak bizilagunengan oztopoak eragiten dituenez alternatiba eskaini zaio ibilgailuen aparkalekuak okupatuz handitu dezan jadanik daukan terraza. 

18 establezimenduk jada daukaten terraza baimena handitu edo eraldatzeko bigarren baimen bat eskatu dute eta baimena eman zaie.  2 establezimenduk, bigarren baimena jaso ondoren, hirugarren eskaera bat luzatu dute mahai gehiago jartzeko terrazan.

  1. TERRAZEN ORDENANTZA: Udalak egun terrazen araudia du indarrean. Terrazen gaineko ordenantza, guztion espazio publiko baten erabilera pribatiboa den heinean,  Arrasateko herritar eta bizilagunekin  elkarlanean landu behar da, prozesu parte-hartzaile baten bitartez.  

Udalak nabarmendu du herriko ostalariekin lankidetzan jarraitzeko prestutasun osoa duela eta elkarlana bultzatzeko ahalegin guztiak bideratuko dituela, herriaren garapen ekonomikoa eta biziberritze kultural eta soziala estrategiko izanik Udalarentzat, herriko hiri ekonomia (merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza) funtsezko baita. 

Betiere, errespetuz eta zintzotasunez jarduteko eskaera ere egiten du Udalak. Bide batez udalak  sare sozialetan alkate eta udal zinegotzien izenekin zabalduriko mezuak eta udal zinegotzi batek bere lan lekuan jasandako jazarpena. 

Informazioaren gardentasuna: 

Ostalarien ordezkariak apirilaren 6an Udalari egin zion bilera esakera eta informazio esakera (zenbat establezimenduk jaso dituzten laguntzak, zeintzuk ez, eta ezezkoaren zergati zehatza).

Udalak idatziz erantzun zion ostalarien ordezkariari apirilaren 7an eskaturiko informazio zehatzarekin eta egunean bertan itxi zuen apirilaren 14rako bilera. 

3 IRUZKIN

  1. Terrazen ordenantza ez da Hirigintzan betebeharra? Nun dau bere arduraduna? Gaur emuten dauenez ez da etorri orri honetara txorradak idazten ez dakitx zembat multinickekin.

  2. Agian hobe litzateke laguntzarik ez jasotzea, eta terrazen ordenantzak ostalariak horrenbeste zorpetzera ez behartzea, lan egiteko gehigizko zenbatekoak ezartzen dizkie!!
    Zenbateko kostua du terraza bat jartzeak araudiaren arabera??
    Argitu dezatela!! Nork egiten ditu proiektuak?
    Egia erdiak!!

  3. Galdera bat!! Hirigintza gaietan nork agintzen du udaletxean? Politikariek (herritarrek aukeratuak 😒😒) ala hirigintzako teknikariek?? Hauek badira (ez direnak aukeratuak izan) hau da hau demokrazia!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen