Arrasateko Udalak herriko ostalariei ur tasa eta zabor tasa ez die kobratuko

0
536

Testua: Arrasateko Udala.

Covid-19ak eragindako positibo kopuruak gora egin du azken asteetan eta birusaren eragina mugatzeko neurriek zuzenki eragiten die merkatari, ostalari edota zerbitzu ezberdinei. Bereziki, Covid-19aren kasuen gorakada medio, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 dekretuak, zeinak ostalaritza establezimenduen itxiera ezartzen duen 30 egunez.

Arrasateko Udalak, jakitun izanik ostalaritza bizitzen ari den une zaila eta herriarentzako balio handiko sektorea dela kontuan hartuta, hainbat neurri berri hartu ditu Udalak bere eskumenen baitan:

  • Azken hiruhilekoaren ur tasaren zati finkoa ez da kobratuko, hau da, urria, azaroa eta abendua.
  • Zaborraren tasari dagokionean, azken bi hilabeteei dagokion tasa ez da kobratuko, azaroa eta abendua.

Jada aurretiaz, Arrasateko Udalak maiatzean jarritako Berraktibazio Planaren baitan, 2020ko lehen sei hilabeteko zabor tasa eta ur tasa bonifikatu zen. Era berean, terrazei dagokienez, 6 hilabeteko hobaria egokitu zen. Neurri honekin 656 negozio lagundu ziren, 330.000 eurotako balioarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen