Testua: PSE-EE.
Elurra enpresari esleitu dio Arrasateko Udalak bide publikoan utzitako animaliak jasotzeko zerbitzua, 7.840,8 euroko BEZa ordainduta. Hileko kostua, BEZa barne, 653,4 eurokoa da, eta horri gehitu beharko zaio animalia erresidentzia mantentzearen kostua, 4,90 euro BEZarekin animali bakoitzeko eta eguneko.
Victor Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak (PSE-EE) jakitera eman duenez, Arrasateko Udalak bide publikoan animaliak biltzeko zerbitzua kontratatu du berriro. Elurra, Bergarako enpresak, 2017tik egiten du zerbitzu hori, “eskatzen dioguna betetzen duen bakarra baita: 24 orduko zerbitzua, 365 egunekoa eta txakurra bi ordutan jasotzea”. “Gipuzkoako Landare eta Abere babesle elkarteak”, 2014., 2015. eta 2016. urteetan, laguntza hori eman zuen. Aitzitik, elkarte honek azaldu duenez ezin du bide publikoan animaliak jasotzearen zerbitzua eman, abixua jaso eta ordu bateko epean, ezta ere 24 orduan eta urteko 365 egunetan.
Bestalde, Fuentesek helburu “argia” du: “zero hilketa”. Honek esan nahi du Elurra aterpetxean sartzen diren bide publikoan utzitako animaliak erresidentzian mantenduko dira, hil gabe, justifikatutako salbuespenezko kasuak salbu. Esan gabe doa animaliak behar bezala zaindu behar direla egonaldiak irauten duen bitartean, familia berri batek adoptatu arte.
Hori dela eta, Elurra enpresaren lehen lana da aurkitutako animalia jabeei itzultzea, eta, ezinezkoa bada, adopzioan ematen saiatzea. “Zorionez, adoptatu nahi duten pertsonen zerrenda luzea du”, apirilean “modu basatian” tratu txarrak jaso zituen txakurra; baina ez da bakarra: Bergarako aterpetxean familia baten bila jarraitzen duten beste animali asko daudela gogorarazi du. Hortaz, Elurra egoitzan dauden beste txakur batzuk ezagutzeko deia egin du. Gainera, on litzateke animaliak bide publikoan ez uztea, eta etxe-animali bat erosi aurretik adoptatu egitea.
Are gehiago, adoptatutako txakur bat entregatzen da txertaketa-kartilarekin, mikrotxiparekin eta zikiratuta, eta horrek gastuetan aurreztea dakar. Ez hori bakarrik, adopzioak maskota batentzat duen garrantzia azpimarratu du. “Aukera berri bat da, bizitza berri bat, etxe bat eta familia bat, eta behin betiko etxe batek egiten dien ongia ikaragarria da”. Onartu behar da Elurra egoitza eta beste animalientzako babesle batzuk, horietako asko boluntarioekin, lan handia egiten ari direla bide publikoan utzitako animaliei emandako tratu txarrak berreskuratzen.
Era berean, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, 2020. urtean 16 txakur jaso dira. Diferentzia aipagarria da aurreko urteekin alderatuta. Azken sei urteak aztertuta, 2017an bide publikoan aurkitutu ziren 47 txakur; urtebete lehenago, 2016an, 41 txakur, eta data horretatik aurrera murriztu egin da etxerik gabeko kalean zeuden txakurren kopurua: 2018an, 31 txakur utzi zituzten, eta 2019an, 23.
Gainera, Elurrak 16 txakur jaso zituen: 11k txipa zuten eta 5ek txipik ez. 16 horietatik 12 jabeek jaso zituzten, 3 adoptatu egin ziren eta bat sakrifikatu behar izan zuten bere osasun egoera txarragatik. Amaitzeko, honako hau gogorarazi du:“derrigorrezkoa da etxeko animaliek identifikazio mikrotxipa izatea, “euren nortasun agiria baita”. Tresna horri esker, galtzen bada aurkitu daiteke, eta txipak animaliak txerto guztiak dituen jakiteko balio du ere.