Testua: Arrasateko Udala
- Udalak 991,59 m2-ko lurzati bat jarri du salgai lehiaketa publiko bidez, eraikigarritasunarekin. Ezarritako gutxieneko balioa 1.725.000 eurokoa da.
Tokiko Gobernu Batzarrak San Andres Berri eremuko hiri-partzela bat besterentzea onartu du. Guztira 991,59 m2 eraikigarri, 66 BOE inguru eraikitzeko, aparkaleku eta trasteleku eta guzti.
Atzo, abenduak 2, onetsi zena lurzatiaren besterentzea lizitazio publiko bidez arautuko duten klausula ekonomiko-tekniko administratiboen agiria da. Alde batetik, SZ-R.2.1 izeneko lurzati eraikigarria hartzen du, 991,59 m2-ko azalerarekin eta BOE bizitegi-erabilerara bideratua, eta, bestetik, SZ-R izeneko partzela lotua, 2.4, 631 ’11 m2-ko azalerarekin, espazio librea erabiltzeko.
Babes ofizialeko etxebizitzak, trastelekuak eta aparkaleku-plazak Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteko ezarritako irizpideen arabera salduko dira.
Udalaren helburua da babes ofizialeko etxebizitzak eremu berean eraikiko diren etxebizitza libre eta tasatuekin batera garatzea. Horrela, urbanizazio guztia erritmo berean egitea lortzen da, auzotarren mesedetan.
Udalak lehiaketa publikora atera du lursaila. Ezarritako gutxieneko balioa 1.725.000 eurokoa da.
Etorkizuneko urbanizazioaren diseinuan haur-parke estali bat eta saskibaloi-kantxa bat sartuko dira. Era berean, udalerri jasangarriago baten irizpideei jarraituko zaie, elkarrekintza komunitarioa sustatuko duena; horrela, oinezkoen ibilbideak, bizilagunen egonaldi eta gozamenerako espazioak, berdegunean eta lorategiak sortuko dira eta zuhaitz ugari landatuko dira jarduera-eremu osoan zehar.
Udalak aurreikusten du obrak 2023. urteko lehen seihilekoan hasiko direla. Obra-lizentzia eskatzeko epea, eskabide horretan lizentzian sartzeko behar den dokumentazio guztia sartuta, 16 hilabetekoa izango da, eskritura publikoa formalizatzen denetik kontatzen hasita.
Obra amaitzeko gehieneko epea, bestalde, 36 hilabetekoa izango da, Udalak obra-lizentzia ematen duenetik kontatzen hasita.