Abuztuan ere mendi-irteera eta bisita gidatuak izango dira Udalarekin

    0
    293

    Izena BAZen eman behar da, 943 25 20 00 telefonora deituz edo turismo@arrasate.eus helbidera idatziz.

    Abuztuan jarraituko dute Arrasateko Udalak uda honetarako antolatutako bisita gidatuek eta mendi ibilbideek. ‘Arrasaten gertuko turismoa’ lelopean lau ekitaldi egingo dira abuztuan. Bi bisita gidatu Arrasatera, abuztuaren 6an eta 27an, eta bi mendi-ibilbide, abuztuaren 7an eta 14an.

    Programa honen helburua da Arrasateko ondare historiko zein naturala baloratzea eta ezagutaraztea, baina, aldi berean, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, herritarrei eta bisitariei Arrasate ezagutzeko eta, horren bidez, tokiko kontsumoa bultzatzeko planak eskainiz.

    Izena BAZen eman behar da, 943 25 20 00 telefonora deituz edo turismo@arrasate.eus helbidera idatziz. Programatutako jardueretan izena emateko azken eguna irteera aurreko ostiralean izango da, eguerdiko 12:00ak arte.

    Bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak

    Bisita gidatuak

    Abuztuaren 6an eta 27an

    11:00etan euskaraz

    12:15ean, gaztelaniaz

    Abiapuntua: Herriko plaza

    Mendiko ibilbideak

    • Abuztuaren 7a: Udalako igoera, baliabide naturalak erabiltzen ditugun bitartean
    • Abuztuaren 14a: Gongetako meategiak Txukurrillotik

    Ikus programa osoa www.arrasate.eus web orrialdean.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen