Arrasateko Udalak hiru plaza beteko ditu behin betiko izaeraz lan deialdi berrian

0
1668

Arrasateko Udalak bi lan deialdi berriren berri eman du; Administrazio Orokorreko Teknikaria (hirigintza) bi plaza eta “Obrak, Zerbiztuak eta Mantenuko Admisitrazio Bereziko Erdi mailako teknikaria” plaza beteko ditu behin betiko izaeraz.

Alde batetik, “Administrazio Orokorreko Teknikaria” bi plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio- lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Zuzenbideko, Politika Zientzietako, Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate gradua, Merkataritzako intendente edo aktuario gradua, edo legez ezarritako baliokidea.
  • Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2026ko uztailaren 28an, 141. zenbakian. Estatuko Aldizkari Ofizialean
lanpostu hauek betetzeko deialdia abuztuaren 20an argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2026ko abuztuaren 21etik irailaren 17a arte ( biak barne) BAZen edo udaletxeko egoitza elektronikoan.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.

Era berean, “Obrak, Zerbitzuak eta Mantenuko Administrazio Bereziko Erdi mailako teknikaria’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Arkitektura/Ingeniaritza teknikoa edo baliokidea.
  • Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2026ko uztailaren 28an, 141. zenbakian. Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia abuztuaren 20an argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2026ko abuztuaren 21etik irailaren 17a arte ( biak barne) BAZen edo udaletxeko egoitza elektronikoan.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen