Arrasateko Udalak 85.000 euro bideratu ditu 2021ean dirulaguntzetan gizarte arloko talde eta erakundeetara

0
372

Arrasateko Udalak udalerriko elkarte, erakunde eta GKE ezberdinek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udal Gobernuak 2021ko gizarte arloko talde eta erakundeak eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak dirulaguntza lerro ezberdinen zuriketak burutu berri ditu, elkarte ezberdinen urteko memoriak jaso ostean. Bi talde hauek jasotako diru kopuru totala 84.981,6 euro izan dira.

2021eko martxoaren 31n GAOn argitaratu zen 2021. urteko dirulaguntza programatzeko deialdi irekia, eta horren barruan aurkitzen zen beren jarduera gizarte ekintzetan garatzen duten elkarteei zuzendutakoa zen.

Gizarte arloko taldeei dagokionez, 21.591,6 euro jaso dituzte. Laguntza jasoko duten elkarteak honako hauek dira: Acabe, Ademgi, Afifes, Atece, Atzegi, Atzegi (Txolarte), Fundación Síndrome de Down, Goienagusi, Harreman, Hurkoa, Iturrigorri elkarlana, Izan, MSH-AMS, Banco Alimentos de Gipuzkoa, Gautena, AECC, Ortzadar, Sarea fundazioa, Gurutze Gorria, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Inme, Adahigi, Katearen Loturak, Aspace, Alcer, Algaraklown eta Telefono Esperanza.

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakudeen kasuan, 55.300 euro jaso dituzte, honako hauek izan dira onuradunak: AMSMSH, Amsogra, Garaibide, Harreman, Oscar Romero Solidaritza Batzordea, Serso San Viator, ONG taupadak, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea eta NdankNdank.

ArrasatekoUdalakudalerrikoelkarte, erakunde eta GKE ezberdinek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du: “Diru-laguntzahauenbidez, ahalik eta babes handiena eman nahi diegu erakunde horiei, pandemiaren ondorioen ondorioz proiektuak eta programak garatzeko zailtasunak dituzten une honetan. Arrasaten, gure inguruan, egiten ari diren lana babestu eta aitortu nahi dugu, baina baita garapen bidean dauden herrialde edo eremuetan egiten ari direna ere, batez ere gaur egungo egoeran, eta ekintza zehatz ekin egiten dugu, hain beharrezkoak diren diru-laguntzak erakunde horien esku jarriz”, azpimarratu du Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen