Arrasateko Udalak 760.600 euro bideratuko ditu 2020ko diru-laguntzetan herriko ekimenak babestu eta sustatzeko

1
1218

Diru-laguntza lerro hauek herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduak daude, 270 eragile, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazteak, euskara bultzatzen duten elkarteak, ingurumena bultzatzen duten elkarteak, euskara ikasi nahi duten norbanakoak, berdintasun arloan lan egiten duten elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak…

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak 2020ko diru-laguntza deialdia argitaratu berri du: 760.600 euro bideratuko ditu herriko alor ezberdinetako elkarte, eragile eta dinamika ezberdinak babestu eta sustatzeko.

“Herriko kultur eta aisia eskaintzan aktore nagusi eta oso garrantzitsu dira herri-eragile eta elkarteak. Gure kaleak biziarazi, kulturaz zipriztindu, arrasatearron identitatea zaindu eta aisia aukera zabala eskaintzen dute. Hori babestu eta sustatzea da Arrasateko Udalaren jomuga laguntza hauekin. Laguntza horien bidez, udal intereskotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira, dela erakunde publikoek landu ez dituzten ekimenak direlako dela erakunde horiek lantzen dituzten ekintzen osagarriak direlako”.

2019ko diru-laguntza deialdian 270 egitasmo lagundu ziren: 172 norbanako onuradun eta 98 elkarte: Euskara (102), Gizarte Zerbitzuak (65), Gazteria (44) eta Enpleguaren (32) alorreko elkarte eta proiektuak izan ziren, hurrenez hurren, diru-laguntza gehien jaso zituztenak.

Diru-laguntza lerro hauek herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduak daude, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazteak, euskara bultzatzen duten elkarteak, ingurumena bultzatzen duten elkarteak, euskara ikasi nahi duten norbanakoak, berdintasun arloan lan egiten duten elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak…

Ondorengoak dira 2020rako onartutako diru-laguntza lerroak:

Berdintasuna

  • Berdintasun saileko diru-laguntzak 7.000€

Enplegua

  • Enpresentzako diru-laguntza programa 35.000€
  • Ikasteko diru-laguntzak 30.000€
  • Enpresetan kontratatzeko laguntzak 87.500€

Euskara

  • UEUko ikasleei eta euskaltegiko ikasleei diru-laguntzak 9.000€
  • Diru-laguntzak euskaltegietarako 18.000€
  • Euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko proiektuetarako 66.374€
  • Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko diru laguntzak 4.000€

Gazteria

  • Etxebizitza alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat 60.000€
  • Gazteriako diru-laguntzak 5.500€
  • Musika taldeei, grabaziorako diru-laguntzak 2.000€

Gizarte Zerbitzuak

  • Gizarte elkarteentzako diru-laguntzak 25.000€
  • Droga-mendekotasunen tratamendurako diru-laguntza 7.000€
  • Jubilatuen elkarteentzako diru-laguntzak 38.000€
  • Gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak 60.000€

Hezkuntza

  • Hezkuntza saileko diru-laguntzak 163.200€

Hirigintza

Ingurumena

  • Ingurumen izaerako ekintzetarako diru-laguntzak 3.000€

Kirola

  • Kirol elkarteei diru-laguntzak ematea 100.000€

Kultura

  • Kultura elkarteei diru-laguntzak ematea 30.000€

Informazio guztia Arrasateko udaleko web gunean dago eskura, ‘Diru-laguntzak’ atalean. 943 25 20 00 telefonora deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.

60.000 euro gazteen emantzipazioa sustatzeko

3. urtez, Udalak, gazteek etxebizitza alokairua ordaintzeko diru-laguntza deialdia kaleratu du. Programa honen helburua gazteen emantzipazioa erraztea da, urratsa ematen lagunduko dien ekarpena eskainiz. Aurreko deialdian, 2019an, 40 gaztek jaso zuten laguntza hori.

60.000 euroko funtsa bideratuko du zeregin horretara Udalak. 35 urtea azpiko gazteei zuzendua dago eta alokairuaren ordainketaren %50 arte lagunduko du Udalak, diru sarreren arabera, 250 euro/hileko gehiengoarekin, eta inoiz ez 600 eurotik gorako alokairuetan. Ondorengo taularen araberakoa izaten da laguntza:

Eskatzailea Diru sarrera gordinak Alokairuaren % Gehienezko diru laguntza hileko (€)
Norbanakoa 25.000,01-28.000 20 100
22.000,01-25.000 30 150
20.000,01-22.000 40 200
1.000-20.000 50 250
       
Bizikidetza unitatea 35.000,01-40.000 20 100
30.000,01-35.000 30 150
26.000,01-30.000 40 200
5.000-26.000 50 250

Iruzkin 1

  1. Herritar agurgarriok, hasi da aurrekanpaina!!

    Hemendik aurrera, bi hilabete luzez konfinatuta eta desagertuta egon den gure alkatea egunero ikusiko duzue prentsan. Ez krisi honen aurrean herritarron osasuna babesteko hartu diren neurriak azaltzeko, ezta herriko komertzioa bultzatzeko atera dituzten dirulaguntzak azaltzeko ere, baizik eta panfletismo hutserako.

    “Herri-eragile eta elkarteak kaleak biziarazi, kulturaz zipriztindu, arrasatearron identitatea zaindu eta aisia aukera zabala eskaitzen dute”. Oso esaldi polita. Nork idatzi du? Donostiako Kontxan pasiatzen den zinegotziak edo azkenengo hilabeteotan desagerturik bizi den alkateak?

    Utzi kanpaina alde batera eta hasi herritik eta herriarentzat lanean! Gainera etorri zaigun krisi honek egoera oso latzean utziko ditu herritar asko. Ahaztu hormigoia eta eman lehentasuna pertsonei. Izan humanoagoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen