Testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udalak 13 edukiontzi berri jarriko ditu herrian. 12 zakarrontzi 3 irletan (kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa) jarriko dira Musakola bus geltokian, Musakola jubilatuen egoitzaren plazan eta Gipuzkoa etorbidea 45ean. Aurrez zeuden zakarrontzi irlak ordezkatu eta araudiari egokitzen direnak ipiniko dira. Guztira 7.774,25 eurotako kostua izan du.
13. edukiontzia Arimazubi plazan jarriko da. Aurrez dauden bi irletako ontzi arinen zakarrontziak gainezka egoten direnez, ontzi arinen zakarrontzi osagarri bat ipiniko da. Egun Arrasaten 190 zakarrontzi irla daude, guztira 760 zakarrontzirekin (190 x 4) bataz beste.