Arrasateko Udala bazkide laguntzaile gisa sartuko da Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba Elkartean

0
441

Arrasateko Udala bazkide laguntzaile gisa sartuko da Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba Elkartean. Udal batzarrak oposizioaren abstentzioarekin hartu du erabakia. Osoko bilkuran azaldu dutenez, Garaia parkeko espazio publiko bat aprobetxatuko da inguruko 400 familiari energia emango dien parke fotovoltaiko bat jartzeko.

Energia horretaz baliatu nahi duten familiek kooperatibako bazkide egin beharko dute, eta, esan bezala, Udalak bazkide laguntzaile gisa parte hartuko du.

Energia Aldaketarako Europako Estrategia eta Euskal Energia Trantsizioa bultzatzeko eta gauzatzeko sortutako ekimena da Ekiola Kooperatibak, “herritarrak energia berriztagarriak sortzen eta kudeatzen ahalduntzean oinarritzen dena, kontsumorako, kontsumitzaile aktibo eta energia-komunitate figura berrien bidez”.

Kooperatiba modeloan “komunitate energetikoak sortzeak, sistema elektrikoaren barruan eragile gisa jarduten dutenak eta tokiko eta inguruko administrazioekin batera doazenak, energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen hainbat proiektu bideratzea ahalbidetuko du”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen