Arrasateko Udal Gobernuak Harrotasun Egunarekin bat egin du

6
1332

Gaur, ekainak 28, LGBT+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Stonewalleko matxinada ospatzeko, eta Arrasateko Udal Gobernuak horrekin bat egin nahi dugu.

Testua: Arrasateko Udala.

Erakunde honek persona guztien eskubideak defendatzen ditu, sexu aniztasun arloan ere. Oraindik ere, LGBT+ pertsonek erasoak, irainak edota txantxak jasotzen dituzte, bakarrik ezberdinak izateagatik. Arrasaten argi utzi nahi dugu edozein persona maitatu dezakegula, aipatutako gertakariak ez onartuz.

Asko egiteke dagoenez, gaurko eguna ospatzeaz gain, salatu eta aldarrikatzeko badago ere. Hortaz, Arrasateko Morbor transmaribibollo kolektiboaren agerraldira gonbidatzen zaituztegu. Herriko plazan izango da, 19:30etan.

Urtean zehar edozein beharrik egonez gero, talde horrekin edota Sexologia Zerbitzuarekin jarri zaitezkete harremanetan.

Ekainak 28 maitekor bat opa dizuegu.

6 IRUZKIN

  1. Hobetuau hurrenguan Udal ezebez ez idaztia ze beti daz hemen betikuak kejatzen eta marmarti. 7 urte eta oindion Ezker Abertzaliak ez dau onartzen Arrasaten ez dauela agintzen.

    • Jode Ereñu oindion ez zare errekuperau San Juanetako parrandana? Ez da pasau aste bat eta ya berriro tontokixak esaten.

  2. Ereño, ezberdina zara, beraz ez duzu ez jasarpenik ez irainik ez txantxsrik jasan behar.
    Ez ezker abertzaleak bezela jajajajajaaj

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen