Testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udaleko gobernuak gaitzesten ditu asteburuan herrian agertu diren alkatearen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurkako pegatinak, pintaketak, eta kartelak.
Udal gobernuak gertatutakoa deitoratu du, eta onartezina iruditzen zaio EAJ-PNVk eta PSE-EEk Arrasaten dituzten egoitzen aurkako erasoak izan eta astebetera, asteburu honetako ekintzak alkatearen, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurka egitea.
Udal Gobernuarentzako ulergaitza da pintaketak udal langileen aurka egin izana, hain zuzen, arrasatear guztion segurtasuna bermatzen duten udaltzainen kontra. Are gehiago, Covid-19aren pandemia garai honetan, zeinak martxoaz geroztik guztion osasuna bermatzeko neurriak betetzen eta ezjakintasun egoeran laguntzen dihardutenak.
Horrelako jarrerek eta ekintzek iraganeko gertaerak gogorarazten dituzte, eta ez dute laguntzen udalerri gisa bizikidetzaren mesedetan aurrera egiten. Orain arte modu partekatuan lortutako aurrerapenetan jarraitzearen eta atzera ez egitearen alde gaude.
Era berean, udal gobernuak dei egin die udala osatzen duten gainerako alderdi politikoei (EH Bildu eta Podemos) gizalegearen aurkako jarrera horiek gaitzetsi ditzaten.
Ez zait ondo iruditzen agertu diren pintaketak eta pegatinak baina udaltzainek jarri dituzten isunak 1000€takoak dira eta ez gutxi gaiñera, gazte askoren etxera heldu dira egun hauetan eta noski, desproportzio horrek aserrea sortzea ba normala da. Bestalde argazkiak dena esaten du eta ertzaintza domeka eguerdian ibili zan bezala ikusteak bai bueltatzen gaituela beste aro batzuetara, enkaputxatuak eta denoi begira begira pegatinak kentzen. En fin
Nik dakidala isunak 600€ takoak dira, eta hori estatu osoan berdina da, ez udaltzainek zenbateko hori jartzea nahi dutelako.
Denbora asko daramagu jadanik birus honekin boteloia ezin daitekeela egin jakiteko.
Pintada hauek egin dituzten gazteak hobe lukete ardurageberiaz jokatu beharrean besteengan pentsatu eta solidaritate apur bat izatea, bai hil daitezkeen pertsonengatik baita eremu gorrian sartzen garenean beraien lokalak itxi beharko duten ostalariengatik.
Beharbada etxean autokritika apur bat egin beharko dute gazte hauek, gauzak gaizki egiteagatik salatu dituztenen kontra joan beharrean.
Ostalaritzaren gaiaz hitz eginez, esan beharra dago lotsagarria eta kezkagarria dela udal gobernu honek taberna edo tabernari (euren ideia politiko berdinak ez dituztenak) jakin batzuengan daukan obsesio maila. Beti pendiente daude ea noiz puteatu ahal dituzten. Beraz, beharbada autokritika udal gobernuak egin beharko luke…
Autokritika ez da existitzen Udal Gobernu honen hiztegixan.
Normala, beti berdinak zaretelako
“Gazteen aurkako jazarpena gelditu”
hobeto esanda:”beste herritarrok baino listoagoak garela uste dugun gazteen aurkako jazarpena gelditu”
Covidaren aurrean ia urtebetean, daturik, proposamenik, azalpenik eta ezertxo ere gomendatu ez duten alderdiak, pintaden aurka adierazpenak egiten? Penagarria benetan.
Maria ostruka baten moduan egon da pandemia hasi zanetik. Bakarrik agertzen da ekitaldietan argazkixa lortzeko edo bere alderdiak itxen daben bezala, ezker abertzaliai errua botatzeko.
Agian udaltzain gehiago jarri beharko litzatezke. BILDUK horren alde egin du apostu ma
Hirigintzako sailak bere lana ondo itxen bazauen Interneten tontakerixak esaten egon biharrian, iguel ez zen eskatu biharko hainbeste munizipal.
A ze gizartea dugun eta sortzen ari garen. Lotsagarria da legea betetzen ez denean eta betetzen ez dutenei aurpegia ateratzea. Ume mizkeak bezala tratatzen ditugu gaur egungo “gazteak”. Hau da dugun gizartea eta gero eta okerragora doa.
Sagarduigatik ari zara?
Jope zelako erreztasuna duzuen batzuk errespetua faltatzeko batzuen iritziei. Alderdi politiko batek egin izan duen eskakizuna azalarazi besterik egin ez denean. Enfin…
Gainera uste dut dauden udaltzain kopurua kalean, jende artean askotan aipatzen den gai bat dela…..