Arrasateko Udal Gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) BAZ-en eta Udalean eragindako kalteak gaitzetsi ditu: pintadak eta sarrailak kola eta alanbreekin

0
590

Testua: Arrasateko Udala


Arrasateko Udal Gobernuak gogor salatu eta gaitzetsi du gaur, ekainak 9, BAZen eta Udaleko eraikinetan izandako erasoa, eta adierazi du horrelako jarrerek ez dutela lekurik Arrasaten. Pintaketez gain, sarrailak itsasgarriz eta alanbrez kaltetu dituzte, udal zerbitzuak irekitzea eragozteko asmoz. Errespetu eta gizalege faltak ez dira inoiz kausa aldarrikapen bidea izango. Pintadetan ‘EAJ eta PSOE faxistak’ edo ‘Mozalik ez’ bezalako mezuak irakur daitezke. Egiletza ikertzen ari dira eta Udala zerbitzuak garbitzen eta berriro irekitzeko lanak burutzen ari da.


Jarrera eta ekintza horiek iraganeko gertaerak gogorarazten dituzte, eta ez dute laguntzen udalerri gisa bizikidetza lortzeko bidean aurrera egiten. Orain arte modu partekatuan lortutako aurrerapenetan jarraitzearen eta atzera ez egitearen alde gaude. Bizikidetzaren eta tolerantziaren alde lanean jarraituko dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen