Arrasateko Udal Euskaltegian matrikula zabalik

0
192

Aurten ere, ikasturte berriari heltzeko gogotsu, zabalik dugu matrikula epea udal euskaltegian.

Eskaintza zabala dugu: ohiko euskalduntzearen maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), autoikaskuntza, euskara mantentzeko eta hobetzeko taldeak… Astean bi, hiru edo lau eguneko taldeak. Ikasleen beharretara egokituak.

Urrian hasiko ditugu ikastaroak, betiere unean uneko osasun neurriak kontuan hartuta.

Ikastaro gehienak aurrez aurrekoak izango dira, baina, ezin den kasuetan, online egingo dugu.

Ikasle, pentsiodun/jubilatu eta langabetuek matrikularen erdia ordainduko dute, eta beka sistema ere badaukagu.

Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan:

Arimazubi plaza 2 (Eskola Politeknikoaren ondoan)

Tel: 943797077

Whatsapp: 688780931

e-posta: euskaltegi@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen