IPUIN KONTAKETAK

0
470

Hurrengo asterako Arrasateko Udal Bibliotekak bi ipuin kontaketa antolatu ditu. Azaroaren 24an Lur Korta ipun-kontalaria arratsaldeko 18:00etan izango da Santa Marinako auzo bibliotekan. Ipuin kontaketa 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Bestalde, azaroaren 25ean, oraingoan Kulturaten Ines Bengoa izango da ipuin-kontalaria. Ipuin kontaketa 3-4 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da, eta arratsadeko 18:00etan hasiko da.

Bi kasuetan lehenago izena eman beharko da:

Lur Korta

Ines Bengoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen