Arrasateko terrazen ordenantzaren alde sinatzeko epea bukatzear da

0
639

Arrasateko Ostalariek martxan dute sinadura bilketa “terrazak jartzeko egindako inbertsioei legezko segurtasuna emango dion Ordenantza” baten alde. Gaur (asteazkena) da sinatzeko azken eguna, bertako taberna eta jatetxeetan.

Beheko testua: Arrasateko Ostalariak / Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Ostalariek terrazak jartzeko egindako inbertsioei legezko segurtasuna emango dion Ordenantza ezarri nahian, adierazitako ostalaritza jarduera garatzea errazten duena, jendearentzako kalteak ekidinez, Arrasateko Ostalariak proiektuaren zirriborroa proposatu du.

Erabilera publikoko lur okupazioen ordenantza arautzailea, gure kaleak eta plazak mugikortasun eta auzo trafikoaren arteko beharrezko oreka bermatuko den gune dinamikoak bilakatu daitezen.

Erreklamazio honen aldeko seinale gisa, orria sinatzea eskatzen dizugu, gure ahotsa ahalik eta modu sendoenean gobernatzen gaituztenengana iristeko.

MILA ESKER ZURE LAGUNTZAGATIK

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen