Arrasateko TAOaz Udalak egin zuen planteamenduak “aldaketak izango ditu”

3
2549

Udalak urtarrilean arrasatearrei aparkatzeko sistemaren inguruko planteamendua aurkeztu zien. Planteamendu horrek “aldaketak izango ditu”, udal-ordezkariek atzo azaldu zutenez. Izan ere, herritar talde batek hainbat aldaketa proposatu dizkie.

Goiko mapa: Udalak urtarrilean egin zuen planteamendua.

Udalak urtarrilean planteamendu bat aurkeztu zuen jendaurrean. Prozesu parte-hartzaile horretan, Udalak adibidez bilera irekiak egin zituen arrasatearrekin.

Prozesu horrek aurrera jarraitu izan du, eta arrasatearren artean “Udalak ausaz herritar batzuk aukeratu zituen, talde bat sortzeko”, Mugikortasun zinegotzi Ibon Arrupek azaldu duenez.

“Talde horrek proposamen sorta bat egin zizkion Udal-gobernuari, konfinamendua hasi baino lehen”. Ondoren, “proposamen horiek Udaleko teknikariek txertatu egin dituzte dokumentu batean, eta hemendik aurrera, herritar talde horri dokumentua begirunez aurkeztuko diegu”.

Behin betiko dokumentua zehaztu ondoren, “Udalak arrasatear guztiei dokumentua aurkeztuko die”. Baliteke hori “uztailean” egitea, “oraindik deskonfinamenduko 3. fasean baikaude”.

TAO sistema berria jartzeko ere, “Udalak ordenantza bat zehaztu beharko du, lanak lehiaketara atera beharko ditu, enpresa batek seinaleak jarri beharko ditu, TAOaren makinak jarri beharko ditu, Udalak bulego bat ireki,…”.

Konfinamenduak eragindako atzerapenaren ondorioz, TAO berrirako prozesua “3 hilabete inguruko atzerapenarekin doa”. Ondorioz, “datorren urteko apirilaren hasieran abia daiteke”.

Udal-gobernuak urtarrilean egindako planteamendua, besteak beste, planteatzen zuen San Andresen TAO jartzea.

Udal-ordezkariek atzoko prentsaurrekoan azaldu zuten udal-planteamendu horri “aldaketak datozkiola, herritar talde horren eskutik. Adibidez, Aldain aldaketak egon daitezke”.

3 IRUZKIN

  1. Hau bai kolore festa, ze da orgullo gay-aren kabalgatako bidea? Ala bomberoek biluzik desfilatu behar dute kaleetan zehar udaletxean bomberada hauek justifikatzeko?

    Nire kurrikuluma aurkeztu nahi nuke udaletxeari: legoak egiten eta monopolian aditua naiz

  2. Ba nik nahiago dut lehenengo proposamena.
    Hobe da kale guztiak bertakoak izatea Parking publikoak ezik!! Oso desesperantea da zure kalean ezin aparkatzea, gainera OTA ordaintzen duzunean urtero!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen