Mondragon Unibertsitatea Zarautzera joango da Ulacia Grupo ZKEren aurka jokatzeko. Bestalde, Gasteizen Mondratek Zabalgana Zaraunaren aurka jokatuko du, eta Arizmendi Jatorkideren aurka arituko da. Ingou-Arrasate otsailaren 21ean itzuliko da lehiaketara.

Igandean, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Aranalde kiroldegian, Arizmendik Jatorkide izango du aurkari. Ander Nuñezen taldeak gasteiztarren senior taldearen aurka jokatuko du, duela bi aste talde juniorrari irabazi ondoren.

Arratsaldeko 17:00etan, Gasteizen ere, baina Zabalgana kiroldegian, Mondratek Zabalgana Zaraunaren aurka jokatuko du. Talde arrasatearrak Gasteizko taldearen aurka jokatuko du berriz ere, Musakolan jokatu zuten partiduan 11 gol sartu ondoren.

Amaitzeko, Mondragon Unibertsitatea Zarautzera joango da. Arratsaldeko 18:30ean Ulacia Grupo ZKEren aurka jokatuko du Aritzbataldeko kiroldegian. Iñaki Ogararen mutilak, sailkapeneko liderrak, euren lekua sendotzen saiatuko dira beste garaipen bat lortuz.