Arrasateko taldeak Basque Crossfit Txapelketako RX kategoria irabazi du

0
1377

Lehiaketaren lehen edizioa jokatu da, eta 1.800 kirolarik parte hartu dute. Arrasateko talde mistoak dominak eta txalo beroak lortu ditu.

Irudiak: EITB.

Lehiaketa hau ostiraletik igandera jokatu zen Bilbon, eta hiru antolatzaile nagusi izan ditu: Anboto Crossfit, Basati Crossfit eta Basque.

Euren asmoa izan da “diziplina handi honen eta gure tradizioen eta kulturaren balioa ikuskizunaren bidez ikusteko aukera ematea”. Denera 1.800 kirolarik parte hartu dute.

Arrasateko ‘Rompesuelos’ (‘Zoru-apurtzaileak’) taldeak irabazi egin du RX team kategorian. Horrebestez, taldekideek domina bana eta jendearen txaloak jaso zituzten, zorionak laukote!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen