Arrasateko taldea txapeldunordea izan da Azkoitiko Boleibol Txapelketan

2
1022

Maxixatzen eta Urola Kostako Hitzak informatu bezala, asteburuan Azkoitiko III. Boleibol Txapelketa jokatu dute Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan.

Argazkiak: herritar bat.

Arrasateko taldearekin batera, beste hiru aritu dira nor baino nor: Azkoitiko bi eta Aguraingo bat. Atzo jokatu zituzten txapelketako azken partidak, eta Azkoitia A taldea nagusitu zen.

Txapeldunordea Arrasateko taldeak izatea lortu zuen. Bi talde horiek ez ezik, jokalaririk onena ere saritu zuen Antolakuntzak, eta saria Azkoitiko Nasir Iqbalentzat izan zen.

Taldeek nahiz jokalariek Angel Martin Azkoitiko Udaleko Kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten oroigarriak. Zorionak denei eta batez ere Arrasateko taldeari!

2 IRUZKIN

  1. Behingoz volleyball-eko taldea arrasaten. Elastikorik ta fraka motzaik eztaukie? Patrozinadore bila hasi biko die. Arrasateko herrixak ekipaziño bat zor dotzie.

  2. Arrasatek hartu duen bilakaeraren seinalerik nabarmenena. Txiron eta Maria argi ibili daitezen, ea boleibola irabazteaz gain, hauteskundeak ere irabazten dituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen