Arrasateko Sortuk Herri Topaketa deitu du ostiralerako

0
399

Testua: Arrasateko Sortu.

Sortu bere birfundazioaren osteko lehen kongresuan murgiltzear dago. Lau urte dira, Abian prozesuan lehenik eta Zohardian ostean, ezker independentismoaren paradigma politiko-organizatibo berriaren oinarriak finkatu genituenetik. Orain, perspektibaz atzera begiratu, aurreratu dugunaren balantzea egin eta momentuan ditugun erronka zein eztabaida politikoei erantzuteko unea da, prozesu independentista eraldatzailea estrategiaren ardatz gisa kokatuz.

Beraz, ostiralean azken lau urteetako ibilbideaz egiten den balantze nazionala partekatu eta osatu nahi dugu. Gainera, prozesu nazionalari begiratzeaz gain, Arrasateko Ezker Abertzalearen ibilbideari, osasunari eta aurrera begirako erronkei ere tartea eskaini nahi diegu.

  • Non geunden duela 4 urte eta non gaude orain?
  • Zein dira aurrera begira ditugun erronka nagusiak Euskal Herrian? Eta Arrasaten?
  • Nola egingo diegu aurre erronka horiei?

Galdera hauen eta beste hainbaten inguruan hausnartuko dugu topaketa honetan.

  • Eguna: ekainak 11, ostirala
  • Ordutegia: 18.00-20.00
  • Tokia: Kulturateko Jokin Zaitegi gela

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen