Arrasateko sei talde itzuliko dira asteburuan lehiaketara

0
468

Gure taldeetatik sei asteburu honetan honetan itzuliko dira lanera, Gabonetako etenaldiaren ondoren. Areto futboleko Mondrate izango da kantxara irtengo den lehena. Taldeak larunbatean Tolosara bidaiatuko du eta bertan Laskorain taldea izango du aurkari. Partida arratsaldeko 16:00etan hasiko da Usabal kiroldegian.

Errugbiari dagokionez, Kanpanzar Arrasate izango da etxean arituko den talde bakarra. Arratsaldeko 16:00etan La Unica iruindar taldearen aurka jokatuko du Mojategin. Arrasate/Ordizia RTko neskek ere jokatuko dute La Unicaren aurka, baina kasu honetan arratsaldeko 16:00etan Iruñeko UPNA errugbi zelaian.

Saskibaloiaren kasuan, Arrasatetik kanpo ere arituko da Mondragon Unibertsitatea. Arratsaldeko 18:00etan Easo Bodegas Mugaren aurka jokatuko du Donostiako Illunbe kantxan. Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldea ez da lehiaketara itzuliko urtarrilaren 16ra arte.

Bestalde, futboleko taldeak izango dira kantxaratuko diren azkenak. Mondrako mutilek arratsaldeko 18:15ean jokatuko dute Altamirako futbol zelaian Ordiziaren aurka. Leintz Arizmendi berriz, Zumarragara joango da larunbatean Urolaren aurka jokatzeko goizeko 12:00etan Argixaoko futbol zelaian.

Mugarri-Ingou eta boleiboleko Arizmendi ez dira lehiaketara itzuliko urtarrilaren 16ko asteburura arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen