Arrasateko San Juan de Dios-ek 20 errefuxiatu ukrainar jaso ditu

0
223

Iritsi berriek “gaztelerazko eskolak hartu ahalko dituzte, eta adin txikikoen eskolatzea erraztuko da”.

San Juan de Dios-ek bi gune ditu Gipuzkoan, bata Donostian eta bestea Arrasaten. Lehen 28 errefuxiatu ukrainiarrak jaso berri dituzte, hain zuzen, 8 hiriburuan eta 20 gure herrian.

Ekimen honek bat egiten du Fundacion Juan Ciudad-ek koordinatutako harrerarekin, eta espainiar estatuko Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones delakoak sustatzen du.

EFE agentziak zabaldu duenez, errefuxiatuak logela ezberdinetan banatuko dira: bi logela indibidualetan, 15 logela bikoitzetan eta espazio komunak izango dituzte. Hortaz gain, garbitegi eta sukaldaritza zerbitzuak eskura izango dituzte.

Alojamendua eta mantentzeaz gain, “familiek harreta indibidualizatua eta osoa izango dute, talde multiprofesional baten eskutik, gizarte-langileak eta itzultzaileak tartean”.

Era berean, aurreikusten da “ondorengo fase batean, gaztelerazko eskolak jasotzea eta adin txikikoen eskoatzea erraztuko da. Izan ere, aurreikusten dugu Gipuzkoan denbora bat emango dutela”.

“Arreta psikologikoa, formakuntza eta lan-munduratzeko laguntza ere jaso ahalko dituzte”. Programa honek “6 hilabete iraungo du baina luzatu ahalko da gerraren eta Ukrainako kinkaren arabera”.

“Pertsona hauek egoera erabat dramatikoa bizi dute – baieztatu du ekimen honetako koordinatzaile Asier Juanek – eta lehen unetik baloratu genuen instalazioak errefuxiatuen esku utzi nahi genituela”.

“Baina batez ere euren esku jarri nahi genituen gure izpiritu ospitalarioa eta gure ezagutza eta lan profesionala eta humanoa”.

Era berean, San Juan de Dios Orden Ospitalarioak abian jarri du “Larrialdia Ukrainan” kanpaina, nazio honetako Drohobych hiriko San Juan de Dios zentroari laguntzeko, baita Polonian dituen beste 5 zentrori ere.

Izan ere, “gune hauek arreta soziosanitarioa eta oinarrizko laguntza ematen dizkiete gerratik ihesi datozen pertsonei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen