Sultana Jayak, giza eskubideen aldeko aktibistak, duela gutxi marokoar erresumak berriro eraso duela salatu du Biteriko ekitaldiak.
Argazkiak eta bideoak: Arrasateko saharauiarrak.
Atzo bezalako egun batean, 1976an, Saharauiar Herriak bere estatua izendatu zuen: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa edo RASD delakoa.

Horregatik, urtero hango eta hemengo saharauiarrek urteurrena ospatzen dute, eta Arrasaten ere horrela egin zuten atzo.
Biteri plazako ospakizunean lagun ugarik parte hartu zuten, irrintzi, dantza, kantu,… artean.
Halaber, aurtengo ekitaldiak salatu nahi izan du giza eskubideen aldeko Sultana Jaya aktibistak orain gutxi Marakoren aldetik “erretenitua eta torturatua izan dela”.
Denboran atzera eginez, espainiar estatuak bere menpe izan zuen Mendebaldeko Sahara 1976ra arte. Horren ostean, otsailaren 27an, bertako herritarrek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zuten.
Hala ere, Marokok eta Mauritaniak inbaditu egin zuten, eta gatazka militarren ondorioz, saharauiar ugari Aljerian errefuxiatu behar izan ziren, eta han jarraitzen dute oraindik, Tindouf-eko kanpamenduetan.

Gainera, marokoar monarkiak Mendebaldeko sahara bere menpe izaten jarraitzen du. Horien aurrean, saharauiarrek euren estatuaren zilegitasuna defendatu dute, eta ondorioz munduko 80 estatuk RASD estatua onartzen dute.
Errepublika honek bere subirautzaren alde borrokan jarraitzen du, eta adierazi duenez “gaur egun, inoiz baino gehiago, subirautzak duintasuna esan nahi du”.
“Herri hau gizakiaren ekintza krudelenaren biktima da: gerra, genozidioa, familia ugariren desagerrarazpena, heriotza, gosea, egarria, lapurreta”.
Arrasateko aurtengo bilkurak salatu nahi izan du giza eskubideen aldeko Sultana Jaya aktibistak orain gutxi Marakoren aldetik “erretenitua eta torturatua izan dela”.
“Askatasuna, independentzia, garapena,… bezalako kontzeptuen bideratuko dute gizateria etorkizun solidarioago, bidezkoago eta gizatiarrago batera. Sahara aske!!”.

Oso ondo, ohi denez. Mila esker Arrasateko eta Euskal Herriko anaia-arrebak eta lagunak saharauiar herria sostengatzeagatik. Gaur inoiz baino gehiago zuen beharra dute, ez materialarekin ez haurrak hartuz, beharrezkoa dute munduak eurekin oihu egitea Mendebaldeko Sahara behingoagatik aske izan dadin. Martxoaren 8ra begira, gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ez dakigu oraingoz non eta zein ordutan, baina bertan izango gara nola edo hala ospatzeko.