Argazkia: RSF.
Rubén Sierra Fernández arrasatearrak azaldu izan du garun-paralisiarekin jaio zela.
“Horrek haurtzaroan ibiltzeko zenbait arazo eragin zizkidan”, eta “pentsa zenbat borrokatu behar izan nuen nire lagun taldean nire burua onartua sentitzeko”.
Nerabezaro zailaren ostean, “ingeniari informatiko bezala ikasketak amaitu egin nituen, eta horretan lan egin nuen 13 urtez”.
“Baina hura ez zetorren bat nire desio eta pasioekin, eta nire bizitzaren norabidea aldatu behar izan nuen”.
Bere bizitza esperientzian oinarrituta, “deskubritu nuen zer egin nahi nuen: besteei euren helburuak lortzen lagundu”.
Horrela, “2015. urtetik, ehunka pertsonarekin lan egiten dut urteko, eta eurak inspiratzeko kapaz naiz”.
Rubének bere burua honela definitzen du: “norberaren buruaren mugak gainditzeko coach apasionatu bat naiz, eginkizun bat duena”:
“Zure potentziala desblokeatzen eta merezi duzun arrakasta lortzen laguntzea”.
Ildo horretan, gaur, otsailak 7, ‘Actualiza tu historia interior’ liburua aurkeztuko du Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 18:30ean.




