Arrasateko realzaleen animoak izan ditu nesken taldeak Superkopan

0
747
Salamancan

Hainbat zale txuri-urdin Salamancan izan dira asteburu honetan, El Helmánticoko finala bertatik bertara biziz.

Realak eta Barçak Superkopa jokatu dute gaur eguerdian, hurrenez hurren, iazko Koparen eta Ligaren txapeldunak izan zirelako.

Salamancako finalean talde txuri-urdinak ezin izan du irabazi, eta Barça argi nagusitu da 1 eta 10eko emaitzarekin.

Hala ere, alde positiboa begiratu beharko diogu, eta azpimarratzekoa da hainbat arrasatearrek emakumeen taldea babestu dutela finalean, Salamanca hirian.

Hona hemen Marijo Simón lankideak Salamancatik bidalitako hainbat argazki. Une gogor hauetan ere aupa Reala!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen