Erantzuna emango diete pertsonen laguntza eskaerei eta Osakidetza nahiz beste erakunde batzuetara heltzen diren laguntza eskaerak arinduko dituzte, baliabide publikoen kolapsoa ekidinez.
‼ Koronabirusak eragindako krisiaren aurrean, pentsatzekoa da etxe batzuetan tentsio maila igo egingo dela, eta horren ondorioz, indarkeria kasuak areagotzeko arriskua dago. Era berean, isolamenduan egunak pasa ahala, pertsonen egoera emozionalak gainezka egiteko aukerak handiak dira.
Ekimen honen bidez, Arrasateko psikologo sare herritarra sortu nahi dugu. Modu honetan, erantzuna emango diegu pertsonen laguntza eskaerei eta Osakidetza nahiz beste erakunde batzuetara heltzen diren laguntza eskaerak arinduko ditugu, baliabide publikoen kolapsoa ekidinez.
PSIKOLOGO SARE HERRITARREAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
– Elkartasunez eta modu boluntarioan eskaerei erantzuna emateko
prest egotea (bakoitzaren ordutegi-aukeren barruan)
–
Psikologian ikasketak izatea
– Praktika profesionalean
eskarmentua izatea
– Psikologiaren kode deontologikoaren
irizpideen baitan jokatzeko konpromisoa hartzea
Baldintzak betetzen badituzu eta bolondres moduan parte hartzeko interesa baduzu, psikologosarea.arrasate@gmail.com posta elektronikora idatziguzu ondorengo datu pertsonalak zehaztuz:
– Izen-abizenak
– Harremanetarako telefonoa
– Arreta psikologikoa zein hizkuntzatan eskaini nahi duzun (euskaraz, gazteleraz edo bietan)
Izen-emate eskaera jasotzen dugunean harremanetan jarriko gara zurekin.
Saretuta eta elkarlanean ekarpen handiak egin ditzakegu!
Zaindu dezagun elkar!