Arrasateko PSEk Mankomunitateari: “Utzi tamaina handiko hondakina zabortegira bidaltzeari”

1
784

Bergarako eta Antzuola PSEk ere gauza bera eskatu dute, “Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari (GHK) arrazoia ematen dion epai judiziala betetzeko”.

Argazkia: PSE, artxibokoa.

PSEk azaldu duenez, epaiak “Debagoiena tamaina handiko hondakinak ematera behartu” du, “hondakinak tratatzeko”.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak emandako epai horrek “osorik baiesten du GHK-k jarritako errekurtsoa. Epaiak, halaber, Kontsortzioari diru-ordaina ematera kondenatzen du Debagoiena, frakzio hori ez emateagatik eta horrek eragin dion kalteagatik”.

PSEren esanetan, “epaiak Debagoiena ere kritikatu du, bere erabakiak gainerako Gipuzkoako mankomunitateetan eragin duen kalteagatik”. Horregatik “leialtasun falta” egotzi dio.

Prentsa-ohar batekin Victoriano Fuentesek, Alberto Alonsok eta Miren Gallesteguik adierazi dutenez “Gipuzkoak baditu” zaborra modu “seguru, moderno eta jasangarrian” tratatzeko azpiegiturak.

Aurreikusten dute “epai hori betetzeak hondakinak zabortegietara desbideratzea saihestuko duela, horrek konpondu ezinezko kaltea eragiten” duelarik.

PSEko hiru ordezkariek “giltzarritzat” jo dute PSEko Jose Ignacio Asensiok zuzendutako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailaren kudeaketa.

“Zero isurketa duten Gipuzkoako hondakinen tratamendu-eredua Europako herrialde aurreratuenen ereduetan oinarritu du”, Gipuzkoako “zabortegiak kenduz” eta “birziklatzea eta berrerabiltzea bereziki azpimarratuz”.

Aldundiak balorizazioa bultzatzen du, birziklatu ezin diren hondakinentzako zabortegien “alternatiba”.

2020an Zubietako Erraustegia abiatzean, Gipuzkoako hondakinak zabortegietan “lurperatzeari utzi zion”. “Gure zaborra beste lurralde batzuetara eraman behar izatea ere iraganaren parte bihurtu zen”.

PSEren hitzetan, EH Bilduren kudeaketa “negargarria” izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzean “indar politiko guztiak ados geunden tratamendu plantak bultzatzeko gai izan ez zen”.

PSEk gaitzetsi duenez, “euren kudeaketak kalte ekonomikoa ekarri zien gipuzkoarrei, azpiegiturak gelditzeak eragindako kalte-ordain eta finantza-kostuengatik”.

Alderdiko Arrasate, Bergara eta Antzuolako ordezkarien hitzetan, Gipuzkoan zabortegien eredua “behin betiko gainditu” da. Mankomunitateak ere “lagundu” beharko luke “Debagoienan sortzen ditugun hondakinak lehengai bihur daitezen eta energia berriztagarria sor dezaten”.

Ondorioz, Mankomunitateari eskatu diote “epaia bete dezala eta tamaina handiko hondakinen errefusaren hondakinak GHKri eman diezazkiola” Zubietako Erraustegira eramateko.

Iruzkin 1

  1. Eta zuen ustez zeintzuk diren modu “seguru, moderno, eta jasangarritsuenak” zaborra kudeatzeko? zabortegiak, eta erraustegiak?
    Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek tresnak eta baliabideak dauzkate gure hondakinak hobeto tratatzeko, baina gauza bat falta zaie, kontzientzia ekologikoa, edo zabortegiak eta erraustegiak jarduera zirkularra eta ekologikoak dira? Gai horretaz asko daki Iñaki Arriolak.
    Por zierto, Zaldibar zabortegian gertatu zenari buruz ez duzue hitzik esan, hilak badazkigu zeintzuk diren, errudunak ez …

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen