Aritz Murua zinegotziak alkateari “familia sozialistaren” elkartasuna adierazi dio. Halaber, gogora ekarri ditu Victoriano Fuentes zinegotziak “irain eta jazarpen kanpaina jasan” zuela.
Argazkia: PSE artxibokoa.
Udal-taldeko bozeramaileak eta alkategaiak adierazi du “jazarpen jokabide totalitario” horiek “onartezinak” direla. Hitz eman duenez PSE “beti egongo da jazartzaileen kontra”.
Aritz Muruak iragarri du “hala jakinaraziko dugula datorren astelehenean, abenduaren 12an, izango den Bozeramaileen Batzordean”.
Bere alderdiak gogora ekarri du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak 2021eko urrian “irain eta jazarpen kanpaina” jasan zuela, bere aurpegiaren pegatinak kalean agertzean.
Halaber, 2021eko urtarrilean, ezezagun batzuek Arrasateko Elkarte Sozialistaren egoitzari gauez eraso zioten, “pertsiana apurtuz eta fatxadetan honako esaldi hauek idatziz”: “PSOE faxista. Mozolorik ez. Aski da”.
Alderdiaren hitzetan, kargu publikoez gain, euren “familiak eta lagunek ere pairatzen dute”. Era berean, “beste garai batzuk gogorarazten dituzte, iraganean geratu ziren garaietara garamatza”.