Larrialdi klimatikoaren, inflazio historikoaren, Ukrainako gerraren,… testuinguruan, Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak erabaki du garraio publikoan beherapenari eustea “ekaina bitarte”. PSEren alkategai Aritz Muruaren hitzetan, “ez dago Arrasateko familia bakar bat ere garraio publikoaren deskontua baliatu ez duenik”.
Ukrainako gerraren, inflazio historikoaren, klima-larrialdiaren,… testuinguru honetan Gasteizko Parlamentuak beherapenaren luzapena eskatu zuen aurreko astean.
Izan ere, Legebiltzarreko alderdi guztiek aho batez onartu zuten Jaurlaritzari eskatzea garraio publikoaren %50eko beherapena ekaina bitarte luzatzea.
Jaurlaritzak luzapenaren alde agertu da, baina oraingoz ez da zehaztu zein erakunde publikok ordainduko duten %50a. Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak atzo bere kabuz erabaki zuen luzapena egitea, Mugi txartelako erabiltzaile guztientzat.
“Lorpen hori” PSEri esleitu dio Arrasateko PSEk prentsa ohar batean: “funtzezkoa izan da Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuaren eta Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuaren esku-hartzea”.
Zentzu berean, Aritz Murua alkategaiak adierazi du “PSE-EE Eusko Jaurlaritzan, Batzar Nagusietan, aldundietan eta udaletan arduratu dela, tematu egin dela eta hainbat astetan aritu dela lanean deskontuek aurrera dezaten”.
Zinegotzi honen hitzetan, eta Arrasateko hiri-bus zerbitzuari dagokionez, Udal-gobernua ahalegin “handia” egiten ari da “Udalak bere gain har dezan hiri barruko autobusaren hobariak duen kostua”. Hau da, “urtean 31.275 euro”.
Aritz Muruak baieztatu egin du “garrantzitsua dela garraio publikoaren deskontu horiei eustea”, izan ere, “funtsezko” zerbitzua ematen dute, “ikasle eta langileen mugikortasun-arazoak konponduz”. Kolektibo hauen “zailtasun ekonomikoak direla”.