Arrasateko pilotariek zortzi partidu jokatuko dituzte asteburuan

0
151

Kartela: Arrasate Pilota Taldea. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Pilota Taldeko pilotariek txapelketarekin jarraitzen dute eta asteburu honetan zortzi partidu jokatuko dituzte. Lehenengoa atzo jokatu zen Uarkapen, Arrasateko Moledo eta Urien bikotearen eta Ilunpe 1 bikotearen artean. Garaipena bisitarientzat izan zen 5-16ko emaitzarekin.

Beste bi partidu gaur arratsaldean jokatuko dira Uarkapen arratsaldeko 19:15etik aurrera. Arrasateko Etxabe-Dominguez bikoteak Aretxabaleta 1en aurka jokatuko du infantil mailan, eta ondoren, Arrasateko Zubia-Osoro eta Hernani 2 bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da alebin mailakoa. Arrasateko pilotariek jokatuko dituzten gainerako partiduak Eibarren eta Donostian izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen