Arrasateko pertsona batek koronabirusagatik positibo eman du

0
2208

Ondorioz, 15 lagun dira guztira ofizialki. Arrasateko Ospitalean ingresaturik dauden 6 pertsonak bertan jarraitzen dute.

Osakidetzak atzo jakitera emandako datuen arabera, herenegun arte Arrasateko 14 pertsonak emana zuten positibo koronabirusaren proban. Osasun Publikoak gaur ezagutarazi du atzo beste arrasatear batek eman zuela positibo. Ondorioz, 15 dira gaixo daudenak, ofizialki.

Era berean, atzoko datuen arabera, Arrasateko Ospitalean koronabirusarekin 6 pertsona ingresaturik zeuden, eta gaur jakinarazitako datuen arabera, 6 lagunek jarraitzen dute bertan. Animo guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen