Arrasateko Pentsionisten Plataformak urteko azken bilkura egingo du astelehenean

0
355

Gabonetako oporren ostean elkarretarartzeei berrekingo die urtarrilean, 1.080 euroko “pentsio publiko, duin eta bizitzeko adinakoaren alde”. Bihar (astelehena) eguerdiko 12:00etan izango da.

Argazkia: Arrasateko Pentsionistek Plataforma.

Arrasateko plataformak hizpide izan du estatu espainiarreko Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektuaren onarpena.

“Zuzenketen alderdi positiboak kontuan hartuta ere”, “indarrean dauden murrizketak berresten ditu” eta gainera “Pentsio Publikoen Sistemaren pribatizazioa sustatzen du”.

Halaber, plataformak aldarrikatzen du Gizarte Segurantzaren inguruan Kontuen Epaitegiaren txostena gauzatzea. Informe horrek adierazten du “104.000 m/e itzuli behar zaizkiola Gizarte Segurantzari, gobernuek ‘desegokitzat’ jotzen diren gastu batzuk ordaintzeko erabiltzen baitituzte”.

Izan ere, “kokoteriano gaude inoiz betetzen ez diren promesez”. Era berean, plataformak salatu duenez, lege-proiektuak “ez du genero-arrakalaren aurkako neurririk hartzen” eta “40 urte baino gehiagoko kotizazio-karrerak dituzten langileak zigortzen dituelako”.

Biharko (asteleheneko) elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da Herriko plazan, Arrasateko Pentsionistek deituta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen