Arrasateko pentsionistek manifestazioa egin dute Legebiltzarraren aurrean

0
451

Argazkiak: Arrasateko Pentsionistak plataforma.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Arrasateko pentsiodunak tartean, manifestazioa egin zuen atzo Gasteizko Legebiltzarraren ondora, talde parlamentarioei euren aldarrikapenak helarazteko.

Helburua talde parlamentarioei aldarrikapenak ematea izan zen, baita EAEko, Nafarroako eta Espainiako gobernuei beren beharrak betetzeko finantzaketa-neurriak har ditzatela exijitzea ere.

Astero mobilizatzen diren aldarrikapenen artean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zainketa- eta laguntza-sistema duin eta doakoa, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hobetzea eta emakumeak kontuan hartuko dituen osasun-plana daude, besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen