Arrasateko pentsionistek larunbateko manifestazioan parte hartuko dute

0
287

Argazkia eta kartela: Arrasateko Pentsionistak.

Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak manifestazioa egingo du datorren larunbatean, maiatzak 13, hego Euskal Herriko hiriburuetan. Pentsioen erreformak “murrizketak” dituela salatzeko eta duela bost urtetik kaleetan eskatzen ari direna ez dela ohartarazten manifestazioa egingo dute. Arrasateko pentsionistak larunbateko manifestazioan izango dira, Gasteizen egingo den manifestazioan, hain zuzen. Manifestazioa Artium museotik aterako da eguerdiko 12:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen